⛰️ 1.423m
〽️ Erromatarren garaikurra
📍 ZONALDEA: Orreaga (Nafarroa)
🧭 IBILBIDEA: Txangoa eta Urkulu
⏱️ IRAUPENA: 2h (joan etorria)
🔵 ZAILTASUNA: Mendi-ibilaldiak (T2)
📮 POSTONTZIA: ✅
⭐ INTERES MENDIZALEA: Handia
Urkulu mendia nahiko tontor apala bada ere, eta inguruko mendien artean nabarmentzen ez bada ere, badu berezia egiten duen zerbait, agian bakarra egiten duena mendebaldeko pirinio osoan. Bere tontorrean Urkulu dorrea altxatzen da, erromatar dorre garaikurra, inperioaren oroimen eta aintzarako altxatua. Ez dakigu zehazki dorrea zein garaitan eraiki zen, baina bai dorrearekin garaipen handi bat ospatu zela, agian Akitaniako lurraldeen konkista. Historia edozein dela ere, argi dago dorre hau nahikoa arrazoi dela Urkuluko gailurrera igotzeko.

Leave a Reply