⚪ Paseoa 🚶
🟢 T1 – Ibilaldia 🥾
🔵 T2 – Mendi ibilaldia ⛰️
🟠 T3 – Mendi ibilaldi zorrotza ⛰️⚡
🔴 T4 – Mendi ibilaldi zaila ⛰️⚠️
⚫ T5 – Alpinismoa 🧗
💀 TONTOR-BILTZAILEAK 💀

Mendiko ibilbideak deskribatzerakoan zailtasuna zehaztea ez da batere erraza. Hainbat ezaugarrien araberakoa da: baldintza naturalak, eguraldia edo bakoitzaren egoera pertsonala… Ibilbide bera egun batean erraza iruditu daiteke eta beste batean askoz gogorragoa.
Horregatik, gomendagarriena beti norberaren esperientzia eta sentsazioak kontuan hartzea da.
Hemen erabiltzen den sistema (T1, T2, T3…) Suitzako Alpinismo Klubaren eskalan oinarrituta dago, baina egokituta: “Paseoa” kategoria gehitu da, eta baita “Tontor-biltzaileak” ere.
Sistema hau baldintza egokietan egiteko pentsatuta dago. Eguraldiak, lurzoruaren egoerak edo beste faktore batzuek guztiz alda dezakete ibilbide baten zailtasuna.
*Ibilbidearen zailtasuna beti tarte zailenak markatzen du.
⚪ Paseoa 🚶
Ibilbide laburrak eta lauak, zailtasunik gabekoak.
Adibidea: Gasteizko eraztun berdea
🟢 T1 – Ibilaldia 🥾
Lurra: Orokorki laua, nahiz eta desnibel pixka bat egon daitekeen.
Bideak ez dira beti oso agerikoak eta distantzia handiagoa izan daiteke.
Zailtasun teknikoa: Bat ere ez.
Adibidea: Nerbioi urjauzia Paules kobazuloetatik
🔵 T2 – Mendi ibilaldia ⛰️
Lurra: Mendikoa: igoerak eta jaitsierak, harriak, lokatza, landaredia…
Baliteke biderik gabeko tarteak egotea.
Zailtasun teknikoa: Ez bereziki aipagarria, distantzia eta desnibela izan ezik.
Adibidea: Gorbeia
🟠 T3 – Mendi ibilaldi zorrotza ⛰️⚡
Ibilbideak honako ezaugarrietako bat edo gehiago izan ditzake:
Lurra:
- Desnibel edo distantzia handia
- Arrokatik gora egin behar edo tarteak non eskuak erabili behar diren
- Lapiaz edo harri solteak
Zailtasun teknikoa: Trepada errazak. Baliteke pasu airetsuak edo zorabiagarriak egotea. Baita orientazio arazoak izatea ere.
Adibidea: Anboto
🔴 T4 – Mendi ibilaldi zaila ⛰️⚠️
Esperientzia behar da mendian.
Ibilbideak izan ditzake:
Lurra:
- Distantzia edo desnibel handia
- Lur konplexua: ertzak, kanalak, tximiniak…
Zailtasun teknikoa: Trepada luzeagoak edo eskalada erraza. Orientazio zaila. Ez da egokia bertigoa duen jendearentzat.
Adibidea: Torre Cerredo (Picos de Europa)
⚫ T5 – Alpinismoa 🧗
Esperientzia behar da goi mendian edo eskaladan.
Lurra: Goi mendia, lur konplexua: ertzak, kanalak, elurra, izotza…
Zailtasun teknikoa: Trepada luzeak edo eskalada. Baliteke materiala behar izatea.
Konpromisoa: Handia.
Adibidea: Midi d’Ossau
💀 Tontor-biltzaileak bakarrik 💀
Bakarrik tontor-bildumazale frikientzat diren ibilbideak.
Gehienetan garrantzirik gabeko mendiak dira eta orohar jendearentzat ez dira batere erakargarriak: ez dute bistarik, ez dira nabarmentzen, itsusiak dira edota usain txarra dute…
Tontorrera iristeko ahalegin nahiko “zentzugabea” egin behar da. Askotan bide garbirik ez dago: sastrakak, baso itxiak, hesiak, harresiak edo bestelako oztopoak gainditu behar dira, batzutan “legez kanpo” moduan.
Adibidea: Motto
Norberak erabaki noraino iritsi nahi duen… eta gozatu mendiaz!