Gasteizko mendizalea naiz, edozein motatako gailurrak igotzen disfrutatzen duena. Egindako mendi, tontor eta ibilbideei buruz idatzitako informazio guztia biltzeko saiakera da web orrialde hau.
Araba eta Euskal Herriko tontorrei buruzko informazioa topatuko duzu hemen gehienbat, baina baita inguruko eta beste zonaldeko mendiena ere. Lagungarria izango zaizula eta bide berriak bilatzera animatuko zaituela espero dut.
Mendietan ikusiko dugu elkar!
