〽️ Iberiar penintsulako ur-jauzi luzeena
📍 ZONALDEA: Delika (Araba)
🧭 IBILBIDEA: Nerbioiko ur-jauzia
⏱️ IRAUPENA: 2h (joan etorria)
🟢 ZAILTASUNA: Ibilaldia 🥾 (T1)
⭐ TXANGO INTERESA: Ezinbestekoa
Nerbioi ibaiaren ur jauzia Araban dugun natura ikuskizun garrantzitsuenetarikoa da. Bere 222 metroko jauziakin Iberiar penintsulako ur jauzi luzeena da, baina ikustea ez da hain erraza. Eurite edo elur urtzen garaietatik kanpo ez baitu urik izaten, sarritan ezta neguan ere ez. Horregatik benetako ur jauzia ikusi nahi baduzu eguna oso ondo aukeratu behar duzu. Santiago mendian aurkitzen da, erreserba naturala den mendia, ta ur jauziko begiratokitik gailurrera arte doan bidetxoa benetan interesgarria da, gehienbat eskaintzen digun paiasaiengatik.

Leave a Reply