⛰️ 710m
〽️ Urkabustaizko mendia
📍 ZONALDEA: Izarra (Urkabustaiz, Araba)
🧭 IBILBIDEA: Uzkiano – Askuren/Beratza
⏱️ IRAUPENA: 1h 30′ (joan etorria)
🔵 ZAILTASUNA: Mendi-ibilaldiak (T2)
📮 POSTONTZIA: ✅
⭐ INTERES MENDIZALEA: Handia
Urkabustaiz mendilerroa Arabako ipar-mendebaldeko mendigune txiki bat da, Gibixo, Gorbeia eta Gorobel mendilerro ezagunen artean, Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroan. Horregatik, hegoaldetik mendi hauek ia ez dira gailur gisa ikusten, baina Urduña, Arrastaria eta Aiaraldea haranetarako desnibela askoz handiagoa da. Askuren edo Beratzako San Pedro gailurra da Urkabustaitz mendiguneko lehen mailako bakarra, Euskal Mendizale Federazioaren tontorren katalogoan jasoa, eta ehun mendien lehiaketarako puntuagarria. Ez da mendigunearen gailurrik garaiena, baina bai “ezagunena”.

Leave a Reply