BISAURIN

⛰️ 2.670m

〽️ Aragueseko erraldoia

Bisaurin Mendebaldeko Pirinioetako mendi ezagun eta gutiziatuenetako bat da. Ozeanotik 2.600m-ko altuera gainditzen duen lehena da, eta kareharrizko erraldoi bat bezala altxatzen da Hecho eta Aragües haranen gainean. Bere igoera “erraza” dela eta, tontor jendetsuenetako bat da. Lizarako aterpea, azpian dagoena, igotzeko abiapuntu ezin hobea da.

⚠️ Proposatutako ibilbidea ez da Bisaurinera igoera arrunta, horregatik zailtasun maila eta ibilbidearen gogortasuna asko handitzen da. Igoera klasikoaren bidea jaitsierarako utziko dugu.

Igotzeko modu berri bat probatzeko, zirkular bat egingo dugu, “via edelweiss” izeneko tximinia estua bilatuz, Alto de Fetás tontorrera iristeko igoko duguna, eta hemendik Bisaurin bere mendebaldeko aurpegitik erasoko dugu. Egia esan, bidea nahiko gogorra da, gehienbat egun beroetan, baina baita hain lur harritsu eta zatituagatik ere, adibidez Edelweiss bidean, gora egiteko gihar esfortzu handia egin behar da, eta ezin da haitzaz asko fidatu, erraz askatzen baita.⚠️ Harriak erortzea ia saihestezina da, eta korridore moduko bat denez, atzetik datorrenari emateko aukera handia dago⚠️, oso gomendagarria da beraz, kaskoa jartzea eta tarte hori kontu handiz egitea.

Leave a Reply

Discover more from gutxigorabera

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading