⛰️ 1.718m
〽️ Pas haranetako mendia
📍 ZONALDEA: Espinosa de los Monteros (Burgos) / Vega de Pas (Kantabria)
🧭 IBILBIDEA: Castro Valnera eta Cubada Grande
⏱️ IRAUPENA: 4h (joan etorria)
🔵 ZAILTASUNA: Mendi-ibilaldiak (T2)
📮 POSTONTZIA: ✅
⭐ INTERES MENDIZALEA: Handia
Castro Valnera, Kantabriaren eta Burgosen arteko muga naturala eta uren banalerroa egiten duena, Kantabriar mendikateko mendi esanguratsuenetako bat da. Kilometro askoko erradioan dagoen mendirik altuena da. Mendebaldean, Alto Campooko tontorretaraino joan behar da hura gainditzeko, eta, ekialdean, Euskal Mendi guztiak zeharkatu behar dira Pirinioetara iritsi arte, Orhi tontorreraino zehazki. Guzti horrek tontorraren eta bere inguruaren edertasunarekin batera mendi hau ohiko mendizale helburua bihurtzen dute.
Castro Valnera igotzeak ez du inolako zailtasun teknikorik, eskuak apur bat bukaeran jarri behar dira, trepada errazak egiteko. Igoerak atsedenik ematen ez badu ere, egia esan, Cabañas del Bernachoren hasita, ez da 2 ordu eta erdi baino gehiago behar tontorrera iristeko.

Leave a Reply