⛰️ 867m
Gudarien mendia
📍 ZONALDEA: Landa (Araba)
🧭 IBILBIDEA: Landako errepidea – Albertia
⏱️ IRAUPENA: 2h (joan-etorria)
🔵 ZAILTASUNA: Mendi-ibilaldiak (T2)
📮 POSTONTZIA: ✅
⭐ INTERES MENDIZALEA: Handia
Albertia Arlaban mendilerroko gailurra da, Historiaz betea. 1936an, tontor hau izan zen Legutianoko batailaren agertokietako bat. Oraindik ikus daitezke gudariek altxamendu faxistari aurre egin zioten lubakien hondarrak. Gudari asko hil ziren bataila hartan, besteak beste, EAE-ANV batailoiko ehunka gudari. Urtero, Albertia Egunean gogoratzen eta omentzen dira gudari horiek, baita askatasuna defendatuz hildako borrokalari guztiak ere.
Mendi honetara igotzea oso erraza da, eta ibilaldi polita da, gure historia hurbilean murgiltzen gaituena

Leave a Reply