⛰️ 943m
📍 ZONALDEA: Gasteiz (Araba)
🧭 IBILBIDEA: Eskibel – Eskibelgo Atxa
⏱️ IRAUPENA: 2h (joan etorria)
🔵 ZAILTASUNA: Mendi-ibilaldiak (T2)
📮 POSTONTZIA: ✅
⭐ INTERES MENDIZALEA: Handia

San Miguel, Kartzelako mendia
Arabako Lautada hegoaldetik ixten duen Argantzungo pasabidera (Peña Mariako tunela) iritsi aurretik, San Miguel da Gasteizko mendietako azken tontor aipagarria. Erraz ezagutzen da koroatzen duen antena handiagatik (Busto eta Zaldiaran auzokoak bezala), baina batez ere Zaballako kartzelaren gainean dagoelako.